CastellanoEnglish

Bizkaiko Trikitixa diskoa, izen bereko proiektuaren bigarren zatia da. Proiektu honi, Bizkaiko Trikitixa partitura liburuarekin eman zitzaion hasiera. Bertan, Xabi Aburruzaga trikitilariak Bizkaiko trikiti doinuak bildu zituen, gerora pieza hauek mantentzeko ahaleginean.

Proiektuaren bigarren zati honek ordea, kantu berak eta Bizkaiko beste hainbat biltzen ditu, baina arreglo eta ukitu pertsonal zein modernoagoekin; aintzinako trikitixa eta gaur egungoa uztartu nahian. Trikitixa eta panderoarekin batera, beste instrumentu mota batzuk azaltzen zaizkigu; besteak beste, gitarra, mandolina, bateria eta bibolina. Letrak ere berriak dira, gaur egungo gaiak jorratzen dituztenak, baina kopla tradizionalen doinuak mantentzen dituztenak .

Disko honen grabaketan, Xabi Aburruzagarekin batera (soinu txikia eta ahotsa), Alberto Rodiguez (mandolina, gitarra elektrikoa eta akustikoa, ahotsa eta perkusioak), Igor Peña (baxu elektrikoa) eta Irkus Ansotegi (panderoa eta goilarak) aritu dira. Hauez gain, lagun ugari izan da kolaborazioak egiten: Mikel Markez, Amaia Oreja, Koldo Iturbe eta Rakel Pujana abeslariak; Xabi Zeberio bibolinjolea; Unai Arteaga, Xabier Berasaluze "Leturia", Ibon Jordan eta Igor Telletxea perkusioetan; eta Iñaki Aurrekoetxea, Meabe, Narbaiza eta Fredi Paiabertsolariak letrak idazten.

Diskoa 2007. urtean zehar Trik-Trak estudioan grabatu eta nahastu da; grabaketa eta nahasketa teknikaria Alberto Rodriguez izan delarik. Diskoa 14 kantaz osaturik dago, eta bertan agertzen diren pieza guztien doinuak herrikoiak dira eta hauen moldaketak Xabi Aburruzagarenak; Aupa Rufino!!! abestiarenak izan ezik, Xabi Aburruzagaren konposaketa baita. Letrak aurreko paragrafoan aipaturiko bertsolarienak dira.

Xabi Aburruzagak Bizkaiko Trikitixa Elkartea (BITE), Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udalaren laguntza jaso du proiektu hau aurrera eraman ahal izatek

· · ·
Xabi Aburruzaga · xabi@aburruzaga.com